XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

575/1994 EBAZPENA, 1994ko urriaren 5ekoa, Merkataritza eta Turismo Zuzendari Nagusiak emana, 1994ko aurrekontuetako kontusailen arteko kreditu transfererentzia baimentzen duena.

1994ko Aurrekontuetako zenbait kontusailetan beste kontusail baten transferentzia bitartez kreditu gehikuntza egiteko beharra ikusirik, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 46.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, hau da, Kontseilariek, bere Departamentuaren barruan esandako artikuluan zehazten diren kreditu transferentziak egin ahalko dituztela aintzat hartuz.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Ekonomi eta Ogasun Kontuhartzaile Delegatuak emaniko aldeko txostena ikusirik.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilariaren 1992ko martxoaren 31ko Foru Aginduak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, EBATZI DUT:

1. 1994ko Aurrekontuetan ondorengo idazpen kontable hau sorrarazten duen kreditu transferentzia burutzea:

a) Kargua: 480.000 pezeta. 82210-7600-7512 kontusaila, 28770-11 lerroa

b) Ordainketa: 480.000 pezeta. 82210-4810-7512 kontusaila, 28720-5 lerroa

2. Ebazpen hau Turismo Zerbitzuari, Nafarroako Parlamentuari eta Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan dagoen Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontuhartzaile Delegatuari jakinaraztea, bere ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 1994ko urriaren 5a

Merkataritza eta Turismo Zuzendari Nagusia: Joaquín Labiano Berástegui